Herriko parkea
Munitibarko plazan bertan dago, San Bizente parrokiaren aurrean. Eserlekuak eta iturria dauzka.
Oizko lasaigunea
Oiz mendiko zelaietan kokatzen da, 791 metroko altueran. Oinez heltzeko hainbat bide daude baina errazena, hauxe: Bizkaiko begiratokira goazela, Ganbe auzunean gelditu eta bertarako seinalea aurkituko dugu. Hari segi.