Kultura

- Liburutegia: arratsaldetan dago bakarrik irekita, 16:00etatik  20:00etara, ume txikientzako zein helduentzako liburuak ditugu bertan eta irakurtzera zein lanak egitera hurbildu daiteke nahi duenak. Liburuak mailegatzen dira eta liburutegian ez baldin badago kanpo mailegu bidez beste liburutegi batzuetara eskatu daitezke liburuak. Ordenagailu bat daukagu bertan, lanak egiteko eta informazioa aurkitzeko erabili daitekeena soilik.
Ekintzei dagokionez, gabon sasoian ipuin kontalaria etortzen da.
Fotokopiak eta eskaner zerbitzua dago.

- Kz gunea: Arratsaldeko 16:00etatik  20:00etara egoten da zabalik, baina norbaitek goizez erabili beharko balu udaletxean eskatu dezake giltza. Bertan 5 ordenagailu daude erabilgarri eta inpresora bat.

- Ludoteka: Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako umeak batzen dira bertan. Hainbat ekintza egin daitezke bertan, jolastu, marrazkiak egin, tailer desberdinak... 
Ludotekako giltza liburutegian eskatu dezake nahi duen orok.

  • KZgunea