Alkatearen agurra

Herritar eta bisitari agurgarriok:

Munitibarko herriak garapenerako pausu garrantzitsuak eman ditu azken urteotan, eta azkenean, denon esfortzuz, Munitibarko herriaren web orria aurkezten dizuegu.

Tresna honen bitartez gure herria kanporantz zabaltzeaz aparte, gure berriak, irudiak, albisteak kaleratu nahi ditugu, gure izaeraren berri eman.

Gero eta batuago dagoen mundu honetan komunikazioak ezinbesteko garrantzia dauka eta web gune honen bitartez harreman bilaterala sortu nahi genuke, gure berriak eta aportazioak kanpora atera, eta, era berean, zerbitzu hobea eskaini herritar edota behar duen orori. 

Lerro hauek aprobetxatu nahi nituzke Munitibar posible egiten duten talde, elkarte eta abarri nire eskerrik beroenak emateko, eta web gune honetako zati garrantzitsu izatera gonbidatu, beraien aportazioentzako leiho haundi hau eskainiz.

 
Adeitasunez,

Arkaitz Goikoetxea Etxebarria