Markina, Durango, Lekeitio, Gernika eta Bilborako bideak gurutzatzen diren lekuan dago Munitibar eta, Oiz mendiarekin batera, Lea Ibarraren hegoaldea mugatzen du. Munitibar eta Gerrikaitz kaskoak gainera, lau auzo nagusi biltzen ditu 24,5 km²-ko azaleran: Berreño-Aldaka, Uriona, Gerrika eta Totorika. Lea ibaiak, udalerri honetako lurretatik beherakoan, Oiz mendiaren inguruan sortzen diren errekatxoen urak biltzen ditu.