Historia

Antzinako paperetan Munditibar, Monitibar eta Munitibar ikus daiteke. Eta orduko paperen arabera, Munitibar Gerrikaitzen zegoen. Bizkaian, bertako Jaun deitzen ziren kondeen denboretan, 21 hiri sortu ziren eta euren artean Munitibarkoa. Don Tello Bizkaiko XXII. Jauntzat ezagutu zenak fundatu zuen Munitibar, hamazazpigarrena izan zen, eta hirien arteko hamaseigarren botoa eta jezarlekua zuen Gernikako Batzarretan.1366 urtean sortua izan zen.

Arbatzegi, Batzar Nagusietan elizateen artean hogeita zortzigarrena zen. Elizate honen lehenengo parrokia, Bixente martiri deunaren izenekoa da, X. gizaldian sortu zuten Bizkaiko jaunen menpeko nekazariek Arbazegi tontorrean.

Parroki hau, Ziortzako Kolejiataren menpe zegoen eta, honi indarra kentzeko, patroitza Munitibar auzora aldatzea erabaki zuen Munitibarko Jaunak 1550.urtean, Aldaka, Totorika eta Berreñoko kofradietako auzoen laguntzaz baliaturik.

Santua jaitsi zutenean borroka gogorra izan zuten Arbazegi, Uriona eta Gerrikakoen aurka. Horiek ez zetozen bat erabaki horrekin. 1554. urtetik aurrera, Mikel deunaren izenpean dago ermita hau. Jakina da gizaldi luzeetan Ziortzako Kanonigoak eta bertako Kolejiatak zerikusi handia eduki zutela Oiz mendian eta inguruetan. Hainbat saroe, zelai-soro eta larre zituzten mendian eta jabetzak hiru alderdi edo sailetan banatzen zituzten. Oizkoak eta bere malda eta saihets guztikoak sailkapen berekoak ziren: bertan sartzen ziren Markina, Mallabia, Ziortza eta Munitibar. Bigarren saila Gaztiburu zen, eta hemen Gerrikaitz eta Aulesti sartzen ziren. Hirugarren saila, Amallokoentzat lagatzen zuten.

1553. urteko idatzietan irakurtzen denez, Diego Irusta Kolejiatako abade nagusi entzutetsuak, agerbidea zabaldu zuen Gerrikaitzeko eskribauen aurrean, Oiz mendian bazkatu eta bizi zitezkeen zaldikoak Kolejiatakoak bakarrik zirela ziurtatu nahian. Itxuraz Kolejiatak berrehun behor baino gehiago zituen bertan. Agindu honek istilu eta auzi ugari sortu zuen urte luzez.

Gerrikaitz, desde que se convirtió en villa, tenía derecho a construir muros, rodear las casas y poner puertas, lo mismo que muchas otras villas. Al parecer, Gerrikaitz tenía tres entradas o portales, tal vez cuatro. En el siglo XIX, debido a la ley de desamortización puesta en vigor desde la época de Napoleón, Gerrikaitz y la anteiglesia Arbatzegi sufrieron también los influjos de dicha legislación. Como es bien sabido, cada pueblo tenía su parroquia, y en 1851, se limitó el número de sacerdotes para cada parroquia. Aquel año en la de Nuestra Señora había 220 feligreses y dos sacerdotes a su servicio. La parroquia de Arbatzegi contaba con 370 feligreses y tres sacerdotes.

Arbatzegi eta Gerrikaitz elkartasun bidean

Munitibarko antzinako argazkiak