Biztanlegoa

Munitibarrek gaur egun 475 biztanle ditu, 252 gizon eta 223 emakume. Horrez gain 326 etxebizitza dagoz, 152 hutsik eta 174 okupatuak. Gutxi gorabehera Lea Ibarraren % 20 bizi da bertan. Nekazaritza giroko herri askotako joerari jarraiki, munitibartar gazteek inguruko hiri industrializatuagoetara jo zuten 70eko eta 80ko hamarkadetan.

Bailara osoan gehien hustu den herria dugu Munitibar. Gaur egungo datuak mende hasierako datuekin erkatzen baditugu, biztanle-kopurua herenera murriztu dela ikusten da. Azken urte hauetan ordea, mantendu egin da populazioa.

Munitibar