Informazioa
Prozedura honen bidez interesdunak udal-agiritegiko fondoak kontsultatzeko aukera izango du.
Prozedura honentzat indarrean dagoen ordenamendu juridikoak herritarren sarrera bermatzen du udal-agiritegietara, legeak mugatzen dituen salbuespenekin. Agiri publikoak ikusteko eskubideak agiri horien kopiak eta egiaztagiriak lortzeko aukera ematen du.
Eskabidea betetzean, interesdunak ikusi nahi duen agiria zein den adierazi beharko du.
Eskaera jaso ondoren eskatutako agiriak erabilgarri daudela egiaztatuko da eta, eskaera onartzen bada, dokumentuen kopiak eskabidean adierazitako helbide elektronikora bidaliko dira.
Dokumentazioa
Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:
Oharrak
Izapide hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.
www.munitibar.org webgunean bitarteko telematikoak erabiliz bidera dezakezu.
herriko Plaza, 6 Olalde Etxea, 48381 Munitibarren kokatutako udal bulegoetan ere bidera dezakezu. Bertan dagokion inprimakia bete eta «Dokumentazioa» fitxan eskatzen den dokumentuak aurkeztu beharko dira.
Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Munitibar Udaleko telefono honetara: 94 616 40 07
Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.