Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

Arbatzegi eta Gerrikaitz guneek osatzen dute Munitibar udalerria. Bizkaian dago, Oiz mendiaren magalean, Lea-Artibai eskualdean.
 
Hiriguneaz gain, lau auzo ditu. Uriona eta Totorika auzoetan abiatuko dugu gure ibilbidea. Lehenengoan XVI. mendeko baserri ugari daude. Bigarrenean, berriz, Totorikako San Joan ermita dotorea aurkituko dugu.
 
Munitibarko hirigunea elizaren inguruan dago antolatuta. Batetik, Gerrikaitzeko Andre Mari eliza neoklasikoa ikus dezakegu. Bestetik, ordea, Arbatzegiko San Bizente parrokia ederra bisita daiteke. Herriko baseliza ugariek eta Elortza eta Olatxu errotek osatzen dute udalerriaren ondare historikoa.
 
Bizkaiko behatokia, aparteko begiratokia Oiz mendian

Bizkaiko udalerri hau leku ezin hobean dago, Oiz mendiaren magalean, eta horrek bere ingurune naturala ezagutzeko aukera ugari eskaintzen ditu. Horrela, egin ditzakegun ibilaldietan paisaia zeharo erakargarriak aurkituko ditugu, Lea ibaiaren sorburua eta Urdaibaiko eskualdearen zati handi bat ikusteko aukera ematen duen Bizkaiko Behatokia, besteak beste.
 
Ekainaren 29an ospatzen dituzte Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitzeko jai nagusiak, San Pedroren omenez. Egun horretan, ekitaldi ugari egiten dira.