Gerrikako Santa Luzia baseliza

Historiarik luzeena daukan ermita dugu. Iturriza historigileak Ziortzako eliza baino lehenagokoa izan litekeela aipatzen du.

Ermita hau Gontzogarain dago, Bolibartik Arbatzegira goazela errepideko tontorrera helduaz batera, eskumarako auzo-bidea hartu eta Gerrika auzora sartuz, errepidetik kilometro eta erdira. Luze eta zabalez: 12,50 x 12,15. Kanpai bakarra.

1960an berriztatu egin zuten. Ordura arte zeukan beheko hartzabalak lur-egosiz eginak ziren eta gaur terrazozkoak dira. Mozarabe estiloko hiru argiko leiho ederra agertzen du. Paraje ikusgarria eta bista ederreko ingurunea.