San Juan baseliza

Totorika auzoan dago, tontor batean, herritik kilometro eta erdira. 1966. urtean berriztatu zuten. Ohitura denez, San Juan lore-sortak bedeinkatzen dira, bai eta arto, sagar eta bestelako fruituak ere. Ermita hegalean egiten da San Juan sua, jaiaren bezperan, Ermitondo deitzen den lekuan. 379 metrora dago.