Oizko San Kristobal baseliza

Itsas mailatik 791 metrora dago. 12,90 x 7,30 neurtzen du eta alde bitarako teilatua du. Barruan burdin sare bat du, aldarea eta gainontzekoak aldebanatzeko.

Iparraldean, ur garden ugari ematen duen iturria dago. Ermita hau, elizaz, Gerrikaitzeko Andra Mari parrokiaren mendekoa da. 1978an berritu egin zuten.