Salbatore baseliza

Berreño kofradian dago. Arbatzegi-Gerrikaitzetik Gernikara goazela, 44 km. inguruan, eskumalderako bidea hartu eta berehala aurkitzen da ermita.
Ermitaren neurria: 8,80 x 6,30. Alde bitarako teilatua. Kanpandorrerik ez du. Kanpaitxoa ermita barruan dago, alde batetik zintzilik. Oso ermita zaharra da.

Ermitatik gertu harrobia dago, baina gaur egun ez da erabiltzen.

Ermita hau Kanpona mendiaren saihetsean dago, itsas neurritik 215 metrora.