• Euskara

Albisteak

Lur sail hau Lea Ibarreko Mankomunazgoaren esku egoanez, udalak ortu ekologikoen proiektua aurkeztu eban, eta lur sail honen erabilera Munitibarren esku geratzeko hitzarmena sinatu zan. Ortu ekologikoen ideia elikadura subirautza eta naturarekiko errespetua sustatzeko asmoz jarri da martxan, eta herrian harrera ona euki dau.

Lehenengo aurkezpenean, zortzi bat lagun batu ziran, proiektua azaldu eta funtzionamentuari buruzko lehenengo erabagiak hartzeko asmoz. 2.300m2-ko lur saila, aurkeztu dan jentearen artean banandu zan, eta orain, 10 lagun dabilz baratze zaintza ekologikoa praktikan jarten, esperientziak alkartrukatuz, ikasiz eta gozauaz.